Template:Appeal/Editor-MikeCline/eu: Difference between revisions
Seddon (WMF) (talk | contribs) Created page with "{{Template:2011FR/quote |Erreka batean ura belaunetaraino arrantzan ari zarela, naturarekin bat eginda sentitzen zara. Ihesa da. Eta ariketa fisikoa ere bai. |//upload.wikimed..." |
m Pcoombe moved page Template:2011FR/Appeal-mikecline/text/eu to Template:Appeal/Editor-MikeCline/eu |
(No difference)
|
Latest revision as of 14:41, 27 February 2019
Erreka batean ura belaunetaraino arrantzan ari zarela, naturarekin bat eginda sentitzen zara. Ihesa da. Eta ariketa fisikoa ere bai.
Txikia nintzelarik, eulizko arrantzari buruzko liburuak hasi nintzen erosten. Orain arte, 600 liburu baino gehiago erosi ditut gaiari buruz. Mundu osoan jardun dut arrantza mota horretan. Batzuek uste dute kirol esoterikoa edo dela, baina nik atsegin dut.
Estatu Batuetako Aire Armadan 28 urtez jardun eta mundu osoan bidaiatu ondoren, erretiroa hartu eta Montanara aldatu nintzen, non denbora guzitan eulizko arrantzan eta mendian ibiltzen naizen. Eta horietan aritzen ez naizenean, horiei buruz idazten dut Wikipedian.
Inork ez dit ordaintzen hori egiteko. Wikipediaren xedearekin sinesten dudalako egiten dut: giza jakituria osoa munduko pertsona guztien eskura jartzea. Doan.
Wikipediak ez du irabazi asmorik eta uste dut bide bakarra duela aurrera egiteko. Asetu beharreko akziodunik ez, bete beharreko banku-konturik ere ez. Horrela, Wikipediak bere xede eta printzipioei atxikita dago. Horrexegatik ematen dut zerbait urtero.
Aurten, nirekin batera ematera gonbidatzen zaitut.